Negozioa (e)ko k

Nortegasek 550 milioi euroko bonu jaulkipena egin du

Partekatu
image
M €
Zenbatekoa
%
Urteko kupoia
Epemuga

Nortegasek arrakastaz amaitu egin du 550 milioi euroko bonu-jaulkipena, 10 urterako epearekin eta % 0,905eko kupoiarekin. Jaulkipen honek BBB- rating-a dauka (aurreikuspen egonkorra) Standard & Poor’s kreditua kalifikatzeko agenitziaren arabera. Norbolsak co-lead gisa parte hartu du jaulkipen honetan.

 

Norbolsak enpresentzako zorraren jaulkipen honekin ekin dio urte berriari eta, horrela, enpresak kapital-merkatuetara sartzeari dagokionez Finantza Aholkulari gisa daukan lekua sendotu du.

Helburua

Nortegas

Jaulkipen horrek 2022ko epemuga duten bonuak birfinantzatzeko balio izango du eta Nortegas sozietatearen plan estrategikoa gauzatzea ekarri du. Plan haren helburua sozietatearen oinarrizko bezero-kopurua ahal den beste handitzea da, karbonoaren murrizketa eta jasangarritasuna sustatzen dituzten energia arloko tresnak garatzearekin batera.

Enpresaren deskribapena

Nortegas Espainiako bigarren sozietatea da gasa banatzeko negozioan. 8.100 kilometro baino gehiagoko sarearen bidez, gas naturala eta PGL banatzen ditu hornitzeko milioi bat gunetan baino gehiagotan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen eta Kantabrian. Nortegasek 250 profesional dauzka.

Duela gutxi, Nortegasek iragarri duenez, Zornotzan (Bizkaia), hidrogeno berdea ekoizteko Espainiako lehenengo fabrikaren sorreran parte hartuko du, beste hainbat sozietaterekin batera: Sener, White Summit Capital, Castleton Commodities Internacional (CCI) eta Bizkaia Energia. Aurreikuspenen arabera, fabrika hori 2022an egongo da martxan, urtean jatorri guztiz berriztagarria duen 1.500 tona hidrogeno berde sortzeko.

Azken urteotan, hidrogenoak aparteko garrantzia hartu du munduko ekonomiarentzat energiaren alorrean.

Europako Batzordeak eta Gobernuak energiarako ordezko aukera jasangarri eta garbi horren aldeko hautua egin dute. Nortegas hidrogenoaren balio-katea ardatz duten proiektuak ikertzen eta garatzen ibili da, batez ere, gas berriztagarri hori banatzeko eta erabiltzeko tresna aurreratuak garatzeari eta erabiltzeari begira. Horretarako, gas naturaleko banaketa-sarea baliatuko du, egungo energia-kontsumoaren zati batean karbonoaren sorrera murrizteko xedez.