Negozioa (e)ko k

Arteche lehenengo aldiz burtsako BME Growthen

Partekatu
Arteche
Erreferentziazko prezioa
M€
Guztirako balorazioa

Artechek lehenengo aldiz hartu du parte BME Growthen, kapitala handitu ostean. Konpainiaren Administrazio Kontseiluak 3,94 euroko erreferentziazko balioa ezarri du akzio bakoitzarentzat. Hori da konpainiak egindako gehikuntzaren harpidetza-prezioa, eta guztira 224,9 milioiko guztirako baloraziora iritsi da. Merkaturatze horri esker, konpainiaren hazkunde ez-organikoa finantzatuko da, baita haren balantzea indartu ere. Norbolsak co-Lead Manager gisa jardun du, eta eskaintza hori inbertitzaile kualifikatuei eta ez-kualifikatuei zuzendu die.

Norbolsa erreferentziazko finantza-aholkulari gisa kokatu da, enpresak kapital-merkatuetara sartzeari dagokionez. Gaur egun, 25 burtsaratze baino gehiagotan parte hartu du, eta, batez ere, Erakunde Jaulkitzaile eta Erakunde Eragile funtzioak hartzen ditu bere gain.

Arteche

Helburua

BME Growth segmentuan negoziatzen sartzeak aukera emango dio Artecheri finantzaketa-iturriak dibertsifikatzeko, baita finantza-merkatuetan duen ikusgarritasuna handitzeko ere, inbertitzaile gehiagori sarbidea erraztuz eta, beraz, marka-irudia sendotuz.

Enpresaren deskribapena

Arteche ekipamendu elektriko orokorren ekoizle nahiz hornitzailea da, eta neurtzeko, babesteko, automatizatzeko, kontrolatzeko eta komunikatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu elektrizitatea sortu, transmititu eta banatzeko azpiegituretarako, batez ere, baita trenbide-azpiegituretarako ere. Artechek 75 urte baino gehiago darama lanean. Hazkunde organiko eta ez-organikoko ibilbidea izan da berea, eta Hego Amerikan (Mexiko, Argentina eta Brasil), Asian (Txina) eta Australian egin ditu erosketa nagusiak. Horri esker, produktuen gama transformadoreez harago zabaldu ahal izan du, eta plataforma global bat sortu du, bere ekipoak mundu osoan merkaturatzeko. Gaur egun, enpresak 150 herrialdetan baino gehiagotan banatzen ditu bere produktuak, 11 produkzio-planta ditu, 6 I+G+b zentro eta 14 merkataritza-ordezkaritza. Era berean, 2.000 langile baino gehiago ditu mundu osoan. Ingurumen-babesa, gizartearekiko konpromisoa eta negozioaren erronkei etikoki erantzutea dira bere kudeaketa sozialaren oinarriak, eta horiexengatik aitortua izan da.

2020an, konpainiak 265 milioi euroko negozio-zifra bateratua lortu zuen, eta EBITDA 30 milioikoa izan zen.