Negozioa (e)ko k

Metrovacesa MARFera sartu da Norbolsa aholkulariaren eskutik

Partekatu
metrovacesa-debuta-marf-asesor
M €
Zenbatekoa
3-egun
Epemuga

Metrovacesak MARFera sartu da, Ordaindukoen Programa berria gehituta, 100 milioi euroko gehieneko saldo biziarekin.

Datozen 12 hilabeteetan, Metrovacesak 730 eguneko epemuga duten ordaindukoak ezarri ahal izango ditu. Norbolsa izango da Aholkulari Erregistratua eta Erakunde Ezartzailea.

Norbolsa erreferentziazko Finantza Aholkulari dihardu enpresak kapital-merkatuetan sartzeko prozesuan. Gaur egun, ordaindukoak eta bonuak merkaturatzeko 19 programatan parte hartzen ari da, bere gain hainbat eginkizun hartuta: Erregistratutako Aholkularia, Arranger, Erakunde Jaulkitzaile eta Ordainketa Eragile lanak, besteak beste.

Metrovacesa

Helburua

Programa berri honen bidez, Metrovacesak finantzaketa jasotzeko iturriak ugaldu ahal izango ditu inbertitzaile kualifikatu berrien ekarpenak bereganatuta. Paper komertziala banku bidezko finantzaketaren iturri osagarria da eta, epe laburrean malgutasun handiagoa eskaintzeaz gain, kostu apalagoez finantzatzeko aukera ematen du.

Enpresaren deskribapena

Metrovacesa ondasun higiezinen sozietate sustatzailea da, 100 urteko ibilbidearekin. 2018ko otsailetik burtsan kotizatzen ibili da. Jarduera nagusia etxebizitzen sustapen eta salmenta dauka, merkataritza-proiektuak burutzearekin eta lurzoruen kudeaketa aktiboarekin osatuta. Gaur egun, 2.626 milioi euroko balioa duen lurzoru-zorroa du (2020ko ekaineko datuak). Era berean, 5.000 etxebizitza (86 proiektu) merkaturatzen dabil eta beste 3.500 inguru dauzka eraikibidean.

2019an 170,1 milioi euroko salmentak egin ditu, 2,6 milioiko EBIT deritzonarekin (ustiapenaren emaitza garbiarekin). Loan-to-value delako palanka-efektuko ratioari dagokionez, %5ekoa da (2020ko ekaineko datuak). 200 langile inguru dauzka.