Iritzia (e)ko k

Norbolsak negozio-bolumenaren %16,8ko igoerarekin amaitu du 2020ko ekitaldia. Bilakaera oso ona izan du jarduera-arlo guztietan

Partekatu

Enpresak kapital-merkatuan sartzen laguntzeko espezializatutako zerbitzu gisa daukagun lekua eta finantza-merkatuei begira horiek duten sendotasun teknologikoa hobetu egin ditugu. Horretarako, 2.400 milioi eskari baino gehiago erakartzeaz gain, ordaindukoen lehenengo jaulkipenak egin ditugu blockchain teknologia erabilita Espainiako merkatuaren barruan.

Negozioaren bilakaera onari eta BMEn geneukan partaidetza saltzeari esker, 13,4 milioi euroko etekin garbia lortu dugu.

Enpresak kapital-merkatuetan sartzen laguntzeko ildoari eutsi dio gure sozietateak eta jarduera horretan merkatuko lehenengoetako bat da. Erakunde Jaulkitzaile gisa, Errenta finkoko 4.500 milioi euroko guztizko bolumena duten 20 programatan partaideak gara.

Arlo publikoaren jaulkitzaileekin, inbertsio-iturriak handitzeko prozesuari jarraipena eman diogu. Hala, Eusko Jaurlaritzarako Koordinatzaile Orokorra izateari eutsi diogu 600 milioi euroko bonu jasangarrien laugarren jaulkipenean eta beste bi jaulkipen pribatutan, horietako bat BGAEetarako baino ez.

Jasangarritasunaren alorrean erreferente izan nahi dugu finantza-aktiboen jaulkipenari, analistek euren enpresak kalifikatzeari eta zorroak kudeatzeari dagokienez.

Norbolsa Esfuerzo

Norbolsak negozio-bolumenaren %16,8ko igoerarekin amaitu du 2020ko ekitaldia. Bilakaera oso ona izan du jarduera-arlo guztietan: bitartekaritzan %5 hazi da, zaindutako aktiboetan %14 eta kudeatzeko agindutako aktiboetan, %15.

Aipatutako bilakaera onari eta SIX sozietateak luzatutako Erosteko Eskaintza Publikoa (OPA) baliatzean BMEn (Bolsas y Mercados Españoles sozietatean) zeukan partaidetza historikoa saltzeari esker ere, 13,4 milioi euroko emaitza garbia lortu ahal izan du. Ezohiko emaitzak kontuan izan gabe, proforma emaitza 2,08 milioi eurokoa izan zitekeen, aurreko ekitaldikoa baino %63 handiagoa.

Joera positibo horren gakoetako batzuk izan dira retail bezeroen bitartekaritzaren hazkunde handia eta enpresek 2020ko ziurgabetasunaren aurrean likidezia lortzeko kapital-merkatuetara jotzea.

Norbolsak lidergo-posizioa sendotu du kapital-merkatuetan sartzen diren bere jarduera-eremuko enpresa eta erakundeen artean, errenta finkoko lehen mailako merkatuetan 2.400 milioi eurotik gorako eskaria bideratuz.

Gaur egun, 20 jaulkitzaile pribaturekin baino gehiagorekin lankidetzan dihardugu epe laburreko eta epe luzeko errenta finkoko programetan, 4.500 milioi eurotik gorako zenbatekoan.

Norbolsa Euskadiko 600 milioi euroko zor jasangarriaren bosgarren jaulkipen arrakastatsuaren koordinatzaile global gisa aritu zen. Guztira, 1.900 milioi euroko eskaria lortu zuen, eta jaulkipenaren % 72 nazioarteko inbertitzaileei esleitu zitzaien. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeentzako jaulkipen esklusiboa ere egin zuen, eta jaulkipen pribatuak diseinatu zituen Eusko Jaurlaritzarentzat eta Gaztela eta Leongo Juntarentzat.

Burtsaratzeak

Pandemia dela eta errenta aldakorreko merkatuek izandako beherakada eta hegakortasun handien ondorioz, eta private equity funtsen erosketa-posizioaren lehia biziaren ondorioz, oso jarduera eskasa izan da errenta aldakorreko lehen mailako merkatuan. Merkatu nagusian SEP (gazteleraz opv) bakarra erregistratu da, eta 9 BME Growth-en, horietako sei SOCIMIak (Higiezinen Inbertsiorako Burtsako Sozietate Anonimoak).

Jasangarritasuna

Norbolsa Garapen Jasangarrirako Helburuei atxikita dago, eta ESG inbertsio mota zeharlerroko elementua da bere jarduera guztiak gidatzeko balio duen plan estrategikoan.

Norbolsak jasangarritasun-erreferente izatea du xede, finantza-aktiboak jaulkitzen, analistek euren enpresak kalifikatzen, eta zorroak kudeatzen.

Plan estrategiko berria

Norbolsak 2021ean amaituko du bere hiru urteko plan estrategikoa, eta datozen urteetan gure norabidea definituko duten ildo nagusiak lantzen ari gara. Plan berriak eutsi egingo dio Finantza-erakundeentzako balio erantsiko inbertsio-zerbitzuen Faktoria gisa estrategikoki kokatzeari..

Manuel Martin

Manuel Martín - Muñío

  • Director general